XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pleurotus eryngii (D.C.: Fr.) Quél.

Sin.: Pleurotus fuscus Batt-Bres. - Pleurotus cardarella Batt.: Fr.

Eusk.: Gardu-ziza. Cast.: Seta de cardo. Cat.: Girgola de panical, Bolet d, espinacal. Fr.: Pleurote de l'eryngium, Pleurote du panicot.

Perretxiku honek Clitocybe itxura du.

Beraz, hanka erdian gutxi gorabehera, txapela apur bat sartua erditik eta orri dekurrenteak.

Txapelaren diametroa 4-15 cm-koa da, ganbila hasieran baina gero launduagoa eta azkenean erditik sartua.

Txapelaren kolorea marroi ahula edo beisa da eta ertza biribilkatua.

Hanka leuna, zuriska, maiz kurbatua eta nahiko motza.

Orri zuriska, bakan eta dekurrenteak.

Mami zuri eta samurra du, eta usain onekoa, baina ahula.

Perretxiku hau udaberrian hasten da, udazkeneko azken egunetan desagertzeko.

Euria egin ondoren ateratzen da, zuhain-garduak dauden larre eta belardietan, landare honen sustraiak parasitatzen baititu.

Euskal Herrian, Nafarroan eta Araban aurkitzen da.

Probintzi hauetan oso preziatua da, baina ez besteetan, ia ez dago eta.

Esporak zuriak dira, arrautza formakoak baina ia zilindrikoak.

Barietate desberdinak daude: var. ferulae handiagoa da, eta ilunagoa, eta var. nebrodensis-ek luzeagoa du hanka, eta txapelean kolore ahulagoa.

Bi barietate hauek eta barietate tipikoak parasitatutako garduak desberdinak izaten dira.

Pleurotus honen laborantza ere Euskal Herrira ailegatu da, P. ostreatus-ena (42 or.) bezala.